December 8, 2007 | Egilea: admin
Gaur egun erdia eman dugu Durangoko azokaren inguruetan galdetu.com eta Mundua.com-en egutegiak banatzen. Guztira ia 8000 egutegi banatu egin ditugu eta nahiko onarpen ona izan dituela esango nuke.
Ea ekintza honek galdetu.com-era jende gehiago erakartzen duen!
Atalak: Berriak |
November 28, 2007 | Egilea: admin
Mundua.com 2006ko Martxorarte abian jarri ez bagenuen ere, badira bi urte zerbitzu honen garapenean hasi ginela. Gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, ezkutuko lehen pausu horiek gure erabiltzaileekin ospatzea erabaki dugu.
Blog zerbitzu bat izanik, argi dago ezer ospatzeko modurik egokiena gure erabiltzaileen artean lehiaketa bat antolatzea dela eta horixe da egingo duguna: Mundua.com-eko blogetan argitaraturiko mezu edo istorio onenak sarituz.
Mezu interesgarri, eder, arraro, kurioso edo xelebreena idazten duenak iPod nano bat irabaziko du. Bestalde, gainerantzeko 9 mezu onenen artean iPod Shuffle bat zozketatuko dugu.
Parte hartzeko epea abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da eta irabazleen berri abenduaren 19an eguerdiko 12etan emango dugu.
Lehiaketaren arauak eta bertan parte-hartzeko onartu eta bete beharreko baldintzak hauek dira:
* Mezua, azaroaren 1etik eta abenduaren 18 bitartean argitaratua izan behar du.
* Mezuak aurkezteko epea gaur hasi eta abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da.
* Parte hartzeko, gure Kontaktu orritik mezu bat bidaltzea beharrezkoa da, mezuaren helbide edo URL-a emanez.
* Mezua Mundua.com-en edo Mundua.com-etik borobilera migraturiko blog batean argitaratua egon behar du.
* Mezua parte-hartzaileak asmatua, sortua eta argitaratua izan behar du.
* Mezua euskaraz izan behar du.
* Edozein formatutako edukiak onartzen dira: testuak, bideoak, irudiak eta argazkiak.
* Blogari bakoitzak gehienez 3 mezu aurkeztu ditzake.
* Lehiaketarako jasotzen ditugun mezuak Mundua.com-en blogean argitaratzen joango gara.
* Ekostat Informatica-ko langileak ezingo dira aurkeztu.
* Ekostat Informatica-ko langileek epaimahaia osatuko dute.
Besterik gabe, zorte ona izan dezazuela eta nola ez, onenak irabaz dezan.
Animatu zaitezte!
Atalak: Berriak |
September 23, 2007 | Egilea: aitor
galdetu.com-etik bueltatzo bat eman duzuenok, gauza ugari aldatu eta hobetu egin direla konturatuko zineten. Duela egun batzu aurreratu genuen moduan, irailaren 22an galdetu.com-en bertsio berri abian jarri genuen.
Oraindik ez da perfektua eta Sarrera orrialdean agertzen diren berrien aukeraketa ez da egin daitekeen hoberena, dena den hurrengo egunetan hobetu egingo dugu, galderen berritasunari oraindik ere garrantzia handiagoa emanez.
Inolako gomendiorik baduzue, mesedez, iruzkin bat idatzi ezazu. Mila esker!
Atalak: Berriak |
September 21, 2007 | Egilea: aitor
Gaur gauen, Irailaren 22an goizaldeko 0:30-ak inguruan, galdetu.com berria abian jarriko dugu. Honek web gunean lanean arituko garela esan nahi dut eta beraz, zerbitzutik kanpo egongo da 20 bat minutuz.
Atalak: Berriak |
September 20, 2007 | Egilea: aitor
Azken egunotan beta.galdetu.com-en egin ditugun aldaketa eta hobekuntzak nabariak dira eta laster bertsio berri hau galdetu.com webgune nagusian jarriko dugu.
Oraingo hontan beste aldaketa hauek egin ditugu:
- Zerrenden paginazioa egiten duten lotura edo botoitxoen algoritmoa hobetu dugu.
- Galdera eta erantzunen testu nagusian strong, b, i, s eta u HTML etiketak erabil daitezke.
Bestalde, erantzun eta galderen ediorea WYSIWYG motako ediore batean bihurtzen saiatu gara, baina ez dugu oraingoz emaitza onik lortu, beraz funtzionbalitatea hau atzeratuko dugu.
Atalak: Berriak, Eguneraketak |
September 14, 2007 | Egilea: aitor
Azken egunotan galdetu.com-en eginiko zenbait hobekuntza eta aldaketa:
- Azken erantzunak batzen dituen RSS jarioa gehitu dugu.
- Galdera bakoitzari bere erantzunen RSS jarioa gehitu diogu.
- Dauden RSS jario nagusi ezberdinen loturak jarri dugu eskuineko zutabearen behekaldean.
- Galderen eta erantzunen lerro saltoen inguruko arazotxo bat konpondu dugu.
- Diseinu hobekuntzak: galdera bakoitzak jasotako botu ezberdinen zerrenda txukundu, formulario ezberdinen diseinua aldatu, galderen zerrendetan galderaren lehen hitzak soilik erakusten ditugu, etab.
Atalak: Hausnarketak |
September 3, 2007 | Egilea: admin
Zenbait hilabete daramatzagu galdetu.com-en bertsio berriaren garapenean eta oso laster abian jarriko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Bertsio berri hau beta.galdetu.com helbidean ikus dezakezue eta ondorengo nobedadeak dakartza:
- Bilatzailea hobetu dugu. Lehen galderetan soilik bilatzen zuen, orain erantzunetan ere.
- SPAM-aren aurkako neurri bat ezarri dugu. Saioa hasi ez duten erabiltzaileek, erantzun bat bildai nahi dutenean galdera erraz bati erantzun behar diote.
- Galderen zerrendak aldatu ditugu. Orain 3 zerrenda daude: lehenetsia, non galderak berritasunaren eta puntuazioaren arabera ordenaturik dauden; aipagarriak, non galderak puntuazioaren arabera ordenaturik dauden; eta berriak, non 5 egun baino berriagoak diren galderak ageri diren.
- Galderen puntuazioa kalkulatzeko modua aldatu dugu.
- Galderen erantzunak modu positiboan edo negatiboan baloratu daitezke, eta horren arabera balorazio handiena duen galdera kolore ezberdinarekin azpimarratua ageri da.
Hurrengo egunetan, web gunearen diseinua zenbait aldaketa egingo ditugu eta ondoren, bertsio berri hau abian jarriko dugu.
Inolako gomendiorik baduzu, mesedez, blogean iruzkin bat idatz ezazu.
Atalak: Eguneraketak |
June 14, 2007 | Egilea: admin
Badirudi, duela egun batzu SPAM-aren aurka babesteko hartu genituen neurriak ez direla nahikoak. IZan ere, SPAM kopurua txikiagotu bada ere, oraindik ere SPAM-a jasotzen jarraitzen dugu.
SPAM-a ez dute normalean gizakien argitaratzen, automatikoki funtzionatzen duen software bat baizik. Argi dago, gizaki bat balitz, jarri dugun neurria ek ez zuela ezertarako balioko, baiana software bat dela kontuan izanik SPAM-a denboraldi batez geratuko zuelako esperantza genuen. Baina ez da horrela izan, egun gutxi batzu soilik behar izan dute gure babesa ezerezteko.
Oraingoz, babes mota berdinarekin jarraituko dugu, baina noizbehinka erantzun beharreko galdera edo batuketa aldatu egingo dugu. Horrek ez badu emaitz ona ematen, modu aleatorioan sortzen diren galdera sorta baten bidezko babesa jarri beharko diogu.
Atalak: Eguneraketak |
June 2, 2007 | Egilea: admin
Seguraski, zuetako askok behin baino gehiagotan ikusi duzue galderetan SPAM gisako erantzunak agertzen direla. Egian esan pare bat hilabate daramatzagu egunero halako 2-3 mezu ezabatzen. Zein aztunak diren spammerrak!
Egoera konpontzeko asmoz neurriak hartzeko garaia heldu da: oraindik aurrera erantzunak bidaltzeko formularioan batuketa oso sinple baten erantzuna idatzi beharko duzue, zuen erantzuna argitaratu nahi baduzue. Erabiltzaile gisa erregistratuak eta saioa hasita duten erabiltzaileek ez dute hau egiteko beharrik izango.
Ea neurri honek SPAM-a geldiarazten duen!
Atalak: Eguneraketak |
May 1, 2007 | Egilea: admin
Aspaldian gertatukoak dira, baina horrelakoak gogoratzea ez da idea txarra izaten. 2006.ko abenduan, Iratxe Esnaolak GARA-n idatzitako Euskara 2.0 tresnak artikuluan aipatu gintuen eta DEIA-k 2006.ko abenduaren 8an argitaratu zuen ortzadar gehigarrian galdetu.com-i buruzko artikulu bat ageri da.
Atalak: Berriak |