Lehen egunaren balantzea
Atzo, Azaroaren 20, galdetu.com anuntziatu genuen Sustatu.com-en berri bat argitaratuz, ondoren norbaitek zabaldu.com-era bidali zuen Sustatu.com-eko berri hura. Bi webgune hauetatik 250 bisita baino gehiago jaso zituen galdetu.com-ek. Egunaren bukaeran 300 bisitari inguru izan genituen, bestalde 2600 izan ziren kargaturiko edo ikusitako orriak.
Zenbaki nahiko majoak direla pentsaten dut, baina batipat Sustatu.com-ek eta zabaldu.com-ek euskal Internetean duten garrantzia frogatzen dute. Bi webgune horiek gabe zenbatek bisitatuko zute galdetu.com atzo egunean? Zenbatek ezagutuko zuten galdetu.com? Inork ez. Argid ago bi webgune hauek ez digutela aurrerantzean bisitari gehiago bidaliko, beraz bisitariak beste nonbaitetik lortu beharko….
Bestalde, jasotako galdera kopurua nahiko txikia izan da, soilik 4 galdera berri. Erantzun kopurua dexente handiago izan da, baina hala ere jasotako bisitari kopurua kontuan hartuz, galdera eta erantzun kopurua oso baxua izan da. Argi dago, erabiltzaileen parte-hartzea bultzateko neurriak hartu beharko ditugula.
Istorio honen gai nagusira bueltatuz, pozik gaudela azpimarratu nahi nuke. Arazoak nahikotxo izan ditugu lehen egun hontan, baina eguneran bukaeran balantzea egin eskero gauzak nahiko ondo joan direla argi dago. Arazo nagusia galdetu.com ostatua dagoen zerbitzariak izan dituen konektibitate arazoak, izan ere arratsaldeko 19:00 eta 20:00 bitartean noizbehinka galdetu.com-era sartzea ezinezkoa izan da. Kasualitate txarra! Bestalde, programekta arazo txiki bat ere izan dugu, non galderek ez zuten erabiltzaile zuzena erakusten, dena den arazo hau erraz eta arineketan konpondu ahal izan dugu.