2007 Iraila hilabeteko artxiboa

Badugu iada galdetu.com berria!

Iraila 23, 2007 | Egilea: aitor

galdetu.com-etik bueltatzo bat eman duzuenok, gauza ugari aldatu eta hobetu egin direla konturatuko zineten. Duela egun batzu aurreratu genuen moduan, irailaren 22an galdetu.com-en bertsio berri abian jarri genuen.

Oraindik ez da perfektua eta Sarrera orrialdean agertzen diren berrien aukeraketa ez da egin daitekeen hoberena, dena den hurrengo egunetan hobetu egingo dugu, galderen berritasunari oraindik ere garrantzia handiagoa emanez.

Inolako gomendiorik baduzue, mesedez, iruzkin bat idatzi ezazu. Mila esker!

Gaur gauean galdetu.com berria!

Iraila 21, 2007 | Egilea: aitor

Gaur gauen, Irailaren 22an goizaldeko 0:30-ak inguruan, galdetu.com berria abian jarriko dugu. Honek web gunean lanean arituko garela esan nahi dut eta beraz, zerbitzutik kanpo egongo da 20 bat minutuz.

galdetu.com-en bigarren bertsiotik geroz eta hurbilago

Iraila 20, 2007 | Egilea: aitor

Azken egunotan beta.galdetu.com-en egin ditugun aldaketa eta hobekuntzak nabariak dira eta laster bertsio berri hau galdetu.com webgune nagusian jarriko dugu.

Oraingo hontan beste aldaketa hauek egin ditugu:

  • Zerrenden paginazioa egiten duten lotura edo botoitxoen algoritmoa hobetu dugu.
  • Galdera eta erantzunen testu nagusian strong, b, i, s eta u HTML etiketak erabil daitezke.

Bestalde, erantzun eta galderen ediorea WYSIWYG motako ediore batean bihurtzen saiatu gara, baina ez dugu oraingoz emaitza onik lortu, beraz funtzionbalitatea hau atzeratuko dugu.

Azken egunotako aldaketak

Iraila 14, 2007 | Egilea: aitor

Azken egunotan galdetu.com-en eginiko zenbait hobekuntza eta aldaketa:

  • Azken erantzunak batzen dituen RSS jarioa gehitu dugu.
  • Galdera bakoitzari bere erantzunen RSS jarioa gehitu diogu.
  • Dauden RSS jario nagusi ezberdinen loturak jarri dugu eskuineko zutabearen behekaldean.
  • Galderen eta erantzunen lerro saltoen inguruko arazotxo bat konpondu dugu.
  • Diseinu hobekuntzak: galdera bakoitzak jasotako botu ezberdinen zerrenda txukundu, formulario ezberdinen diseinua aldatu, galderen zerrendetan galderaren lehen hitzak soilik erakusten ditugu, etab.

Laster galdetu.com-en bertsio berria izango dugu

Iraila 3, 2007 | Egilea: admin

Zenbait hilabete daramatzagu galdetu.com-en bertsio berriaren garapenean eta oso laster abian jarriko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Bertsio berri hau beta.galdetu.com helbidean ikus dezakezue eta ondorengo nobedadeak dakartza:

  • Bilatzailea hobetu dugu. Lehen galderetan soilik bilatzen zuen, orain erantzunetan ere.
  • SPAM-aren aurkako neurri bat ezarri dugu. Saioa hasi ez duten erabiltzaileek, erantzun bat bildai nahi dutenean galdera erraz bati erantzun behar diote.
  • Galderen zerrendak aldatu ditugu. Orain 3 zerrenda daude: lehenetsia, non galderak berritasunaren eta puntuazioaren arabera ordenaturik dauden; aipagarriak, non galderak puntuazioaren arabera ordenaturik dauden; eta berriak, non 5 egun baino berriagoak diren galderak ageri diren.
  • Galderen puntuazioa kalkulatzeko modua aldatu dugu.
  • Galderen erantzunak modu positiboan edo negatiboan baloratu daitezke, eta horren arabera balorazio handiena duen galdera kolore ezberdinarekin azpimarratua ageri da.

Hurrengo egunetan, web gunearen diseinua zenbait aldaketa egingo ditugu eta ondoren, bertsio berri hau abian jarriko dugu.

Inolako gomendiorik baduzu, mesedez, blogean iruzkin bat idatz ezazu.


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5