Abendua 8, 2007 | Egilea: admin
Gaur egun erdia eman dugu Durangoko azokaren inguruetan galdetu.com eta Mundua.com-en egutegiak banatzen. Guztira ia 8000 egutegi banatu egin ditugu eta nahiko onarpen ona izan dituela esango nuke.
Ea ekintza honek galdetu.com-era jende gehiago erakartzen duen!
Atalak: Berriak |
Azaroa 28, 2007 | Egilea: admin
Mundua.com 2006ko Martxorarte abian jarri ez bagenuen ere, badira bi urte zerbitzu honen garapenean hasi ginela. Gainera gabonak gainean ditugula kontuan izanik, ezkutuko lehen pausu horiek gure erabiltzaileekin ospatzea erabaki dugu.
Blog zerbitzu bat izanik, argi dago ezer ospatzeko modurik egokiena gure erabiltzaileen artean lehiaketa bat antolatzea dela eta horixe da egingo duguna: Mundua.com-eko blogetan argitaraturiko mezu edo istorio onenak sarituz.
Mezu interesgarri, eder, arraro, kurioso edo xelebreena idazten duenak iPod nano bat irabaziko du. Bestalde, gainerantzeko 9 mezu onenen artean iPod Shuffle bat zozketatuko dugu.
Parte hartzeko epea abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da eta irabazleen berri abenduaren 19an eguerdiko 12etan emango dugu.
Lehiaketaren arauak eta bertan parte-hartzeko onartu eta bete beharreko baldintzak hauek dira:
* Mezua, azaroaren 1etik eta abenduaren 18 bitartean argitaratua izan behar du.
* Mezuak aurkezteko epea gaur hasi eta abenduaren 18an gaueko 12etan bukatzen da.
* Parte hartzeko, gure Kontaktu orritik mezu bat bidaltzea beharrezkoa da, mezuaren helbide edo URL-a emanez.
* Mezua Mundua.com-en edo Mundua.com-etik borobilera migraturiko blog batean argitaratua egon behar du.
* Mezua parte-hartzaileak asmatua, sortua eta argitaratua izan behar du.
* Mezua euskaraz izan behar du.
* Edozein formatutako edukiak onartzen dira: testuak, bideoak, irudiak eta argazkiak.
* Blogari bakoitzak gehienez 3 mezu aurkeztu ditzake.
* Lehiaketarako jasotzen ditugun mezuak Mundua.com-en blogean argitaratzen joango gara.
* Ekostat Informatica-ko langileak ezingo dira aurkeztu.
* Ekostat Informatica-ko langileek epaimahaia osatuko dute.
Besterik gabe, zorte ona izan dezazuela eta nola ez, onenak irabaz dezan.
Animatu zaitezte!
Atalak: Berriak |
Iraila 23, 2007 | Egilea: aitor
galdetu.com-etik bueltatzo bat eman duzuenok, gauza ugari aldatu eta hobetu egin direla konturatuko zineten. Duela egun batzu aurreratu genuen moduan, irailaren 22an galdetu.com-en bertsio berri abian jarri genuen.
Oraindik ez da perfektua eta Sarrera orrialdean agertzen diren berrien aukeraketa ez da egin daitekeen hoberena, dena den hurrengo egunetan hobetu egingo dugu, galderen berritasunari oraindik ere garrantzia handiagoa emanez.
Inolako gomendiorik baduzue, mesedez, iruzkin bat idatzi ezazu. Mila esker!
Atalak: Berriak |
Iraila 21, 2007 | Egilea: aitor
Gaur gauen, Irailaren 22an goizaldeko 0:30-ak inguruan, galdetu.com berria abian jarriko dugu. Honek web gunean lanean arituko garela esan nahi dut eta beraz, zerbitzutik kanpo egongo da 20 bat minutuz.
Atalak: Berriak |
Iraila 20, 2007 | Egilea: aitor
Azken egunotan beta.galdetu.com-en egin ditugun aldaketa eta hobekuntzak nabariak dira eta laster bertsio berri hau galdetu.com webgune nagusian jarriko dugu.
Oraingo hontan beste aldaketa hauek egin ditugu:
- Zerrenden paginazioa egiten duten lotura edo botoitxoen algoritmoa hobetu dugu.
- Galdera eta erantzunen testu nagusian strong, b, i, s eta u HTML etiketak erabil daitezke.
Bestalde, erantzun eta galderen ediorea WYSIWYG motako ediore batean bihurtzen saiatu gara, baina ez dugu oraingoz emaitza onik lortu, beraz funtzionbalitatea hau atzeratuko dugu.
Atalak: Berriak, Eguneraketak |
Maiatza 1, 2007 | Egilea: admin
Aspaldian gertatukoak dira, baina horrelakoak gogoratzea ez da idea txarra izaten. 2006.ko abenduan, Iratxe Esnaolak GARA-n idatzitako Euskara 2.0 tresnak artikuluan aipatu gintuen eta DEIA-k 2006.ko abenduaren 8an argitaratu zuen ortzadar gehigarrian galdetu.com-i buruzko artikulu bat ageri da.
Atalak: Berriak |
Azaroa 20, 2006 | Egilea: aitor
Ba, horixe, hau martxan jarri berri dugun galdetu.com-en bloga dela. Blog honen helburua proiektuaren gora-beherak nonbait idatzita eta guztion eskura uztea da. Horrela agian, guk ezik, beste norbaitek zerbait ikasi egingo du galdetu.com proiektuarekin.
Atalak: Berriak |