Eguneraketak atalaren artxiboa

galdetu.com-en bigarren bertsiotik geroz eta hurbilago

Iraila 20, 2007 | Egilea: aitor

Azken egunotan beta.galdetu.com-en egin ditugun aldaketa eta hobekuntzak nabariak dira eta laster bertsio berri hau galdetu.com webgune nagusian jarriko dugu.

Oraingo hontan beste aldaketa hauek egin ditugu:

  • Zerrenden paginazioa egiten duten lotura edo botoitxoen algoritmoa hobetu dugu.
  • Galdera eta erantzunen testu nagusian strong, b, i, s eta u HTML etiketak erabil daitezke.

Bestalde, erantzun eta galderen ediorea WYSIWYG motako ediore batean bihurtzen saiatu gara, baina ez dugu oraingoz emaitza onik lortu, beraz funtzionbalitatea hau atzeratuko dugu.

Laster galdetu.com-en bertsio berria izango dugu

Iraila 3, 2007 | Egilea: admin

Zenbait hilabete daramatzagu galdetu.com-en bertsio berriaren garapenean eta oso laster abian jarriko dugula jakinarazi nahi dizuegu. Bertsio berri hau beta.galdetu.com helbidean ikus dezakezue eta ondorengo nobedadeak dakartza:

  • Bilatzailea hobetu dugu. Lehen galderetan soilik bilatzen zuen, orain erantzunetan ere.
  • SPAM-aren aurkako neurri bat ezarri dugu. Saioa hasi ez duten erabiltzaileek, erantzun bat bildai nahi dutenean galdera erraz bati erantzun behar diote.
  • Galderen zerrendak aldatu ditugu. Orain 3 zerrenda daude: lehenetsia, non galderak berritasunaren eta puntuazioaren arabera ordenaturik dauden; aipagarriak, non galderak puntuazioaren arabera ordenaturik dauden; eta berriak, non 5 egun baino berriagoak diren galderak ageri diren.
  • Galderen puntuazioa kalkulatzeko modua aldatu dugu.
  • Galderen erantzunak modu positiboan edo negatiboan baloratu daitezke, eta horren arabera balorazio handiena duen galdera kolore ezberdinarekin azpimarratua ageri da.

Hurrengo egunetan, web gunearen diseinua zenbait aldaketa egingo ditugu eta ondoren, bertsio berri hau abian jarriko dugu.

Inolako gomendiorik baduzu, mesedez, blogean iruzkin bat idatz ezazu.

SPAM-arekin bueltaka

Ekaina 14, 2007 | Egilea: admin

Badirudi, duela egun batzu SPAM-aren aurka babesteko hartu genituen neurriak ez direla nahikoak. IZan ere, SPAM kopurua txikiagotu bada ere, oraindik ere SPAM-a jasotzen jarraitzen dugu.

SPAM-a ez dute normalean gizakien argitaratzen, automatikoki funtzionatzen duen software bat baizik. Argi dago, gizaki bat balitz, jarri dugun neurria ek ez zuela ezertarako balioko, baiana software bat dela kontuan izanik SPAM-a denboraldi batez geratuko zuelako esperantza genuen. Baina ez da horrela izan, egun gutxi batzu soilik behar izan dute gure babesa ezerezteko.

Oraingoz, babes mota berdinarekin jarraituko dugu, baina noizbehinka erantzun beharreko galdera edo batuketa aldatu egingo dugu. Horrek ez badu emaitz ona ematen, modu aleatorioan sortzen diren galdera sorta baten bidezko babesa jarri beharko diogu.

SPAM-aren aurkako neurriak

Ekaina 2, 2007 | Egilea: admin

Seguraski, zuetako askok behin baino gehiagotan ikusi duzue galderetan SPAM gisako erantzunak agertzen direla. Egian esan pare bat hilabate daramatzagu egunero halako 2-3 mezu ezabatzen. Zein aztunak diren spammerrak!

Egoera konpontzeko asmoz neurriak hartzeko garaia heldu da: oraindik aurrera erantzunak bidaltzeko formularioan batuketa oso sinple baten erantzuna idatzi beharko duzue, zuen erantzuna argitaratu nahi baduzue. Erabiltzaile gisa erregistratuak eta saioa hasita duten erabiltzaileek ez dute hau egiteko beharrik izango.

Ea neurri honek SPAM-a geldiarazten duen!

Nobedade gehio…

Abendua 24, 2006 | Egilea: aitor

Hementxe azaldu dudan modun, 4 gauza aldatu ditugu galdetu.com-en:

  • Saioa gogoratzeko aukeran dugu, horrela bueltatzen zaren bakoitzean dagoenekoa saioa hasti duzu eta ez dugu login egin behar.
  • Eduki duplikatuak bidaltzea ezinezkoa da orain.
  • Eskuin zutabeko elementuen kokapena zertxobait aldatu dugu.
  • Diseinuan erabilgarritasuna hobetzeko zenbait aldaketa egin ditugu.
  • Galdera aipagarrien algortimoa zertxobait aldatu dugu, berritasunari garrantzia gehiago emanez.

Oraindik lan handia falta da, baina pixkanaka galdetu-com hobetzen joango gara.

Nobedadeak

Azaroa 23, 2006 | Egilea: aitor

Hirugarren eguna bigarrenaren antzekoa izan da, bisitarien estatistika eta eduki berri kopurua parekoa izan baita. Bestalde, Google-k dagoeneko galdetu.com-en eduki berriak indexatu ditu eta zenbait bisitari ere bidali dizkigu. Nabarmena da Google-k eduki berriak hain goiz detektatu edo guztion esku jartzeko duen ahalmena.

Beno, orain nobedadeekin hasiko gara. galdetu.com-en hobekuntzak egiten aritu ondoren, honakoak dira hobekuntza aipagarrienak:

  • Zerrenda ezberdinetako galdera aipagarrien algoritmoa hobetu dugu. Orain galderaren zahartzea kontuan hartzen du.
  • Orain, galderak zabaldu.com-era bidali eta bildu.net-en gorde daitezke. Hauxe egiteko loturak, galdera bkoaitzarren orrian aurkitzen dira.
  • Galderen orrietan, galderaren etiketak erakusteaz gain, galdera sailkatua dagoen atal ezberdinak erakusten ditugu.
  • Galderen zerrenda guztien RSS jarioak gehitu ditugu.
  • Erregistraturiko erabiltzaileen zerrenda

Bihar arte!


Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5