Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Nobedade gehio…

December 24, 2006 | Egilea: aitor

Hementxe azaldu dudan modun, 4 gauza aldatu ditugu galdetu.com-en:

  • Saioa gogoratzeko aukeran dugu, horrela bueltatzen zaren bakoitzean dagoenekoa saioa hasti duzu eta ez dugu login egin behar.
  • Eduki duplikatuak bidaltzea ezinezkoa da orain.
  • Eskuin zutabeko elementuen kokapena zertxobait aldatu dugu.
  • Diseinuan erabilgarritasuna hobetzeko zenbait aldaketa egin ditugu.
  • Galdera aipagarrien algortimoa zertxobait aldatu dugu, berritasunari garrantzia gehiago emanez.

Oraindik lan handia falta da, baina pixkanaka galdetu-com hobetzen joango gara.

Nobedadeak

November 23, 2006 | Egilea: aitor

Hirugarren eguna bigarrenaren antzekoa izan da, bisitarien estatistika eta eduki berri kopurua parekoa izan baita. Bestalde, Google-k dagoeneko galdetu.com-en eduki berriak indexatu ditu eta zenbait bisitari ere bidali dizkigu. Nabarmena da Google-k eduki berriak hain goiz detektatu edo guztion esku jartzeko duen ahalmena.

Beno, orain nobedadeekin hasiko gara. galdetu.com-en hobekuntzak egiten aritu ondoren, honakoak dira hobekuntza aipagarrienak:

  • Zerrenda ezberdinetako galdera aipagarrien algoritmoa hobetu dugu. Orain galderaren zahartzea kontuan hartzen du.
  • Orain, galderak zabaldu.com-era bidali eta bildu.net-en gorde daitezke. Hauxe egiteko loturak, galdera bkoaitzarren orrian aurkitzen dira.
  • Galderen orrietan, galderaren etiketak erakusteaz gain, galdera sailkatua dagoen atal ezberdinak erakusten ditugu.
  • Galderen zerrenda guztien RSS jarioak gehitu ditugu.
  • Erregistraturiko erabiltzaileen zerrenda

Bihar arte!

Bigarren egunaren balantzea

November 22, 2006 | Egilea: aitor

Gaurkoan bisitari kopurua askoz txikiago izan da, izan ere 120 izan da bisitari kopurua eta 800 kargatutako orri kopurua. Atzo, galdetu.com-en lehen egunean, 300 bisitari eta 2600 orri kargatu izan genituen. Beno, zenbaki hauek guztiz normalak dira, azken finean, gaur Sustatu.com eta Zabaldu.com-etik jaso ditugun bisitari kopurua askoz txikiagoa izan da.

Bestalde, gaurkoan 4 galdera berri jaso ditugu, hau da, atzo jaso genuen berdina. Bisitari kopurua askoz baxuagoa izan dela kontua izanik ez dago batere gaizki. Erantzun kopurua ordea, nabarmenki jeitsi da. Atzo esan genuen moduan, argi dago parte-hartzea bultzateko zerbait egingo beharko dugula.

Aipagarria da, gaur jasotako galdera berrien artean oso interesgarriak diren bi jaso digutula: Nola aurrezten da ur gehiago, harrikoa eskuz eginez, ala ontzi-garbigailua erabiliz? eta Zergatik jartzen dituzte Gabonetako argiak Gabonak baino hilabete lehenago?.

Beno, ea zelan doan biharko eguna…

Lehen egunaren balantzea

November 21, 2006 | Egilea: aitor

Atzo, Azaroaren 20, galdetu.com anuntziatu genuen Sustatu.com-en berri bat argitaratuz, ondoren norbaitek zabaldu.com-era bidali zuen Sustatu.com-eko berri hura. Bi webgune hauetatik 250 bisita baino gehiago jaso zituen galdetu.com-ek. Egunaren bukaeran 300 bisitari inguru izan genituen, bestalde 2600 izan ziren kargaturiko edo ikusitako orriak.

Zenbaki nahiko majoak direla pentsaten dut, baina batipat Sustatu.com-ek eta zabaldu.com-ek euskal Internetean duten garrantzia frogatzen dute. Bi webgune horiek gabe zenbatek bisitatuko zute galdetu.com atzo egunean? Zenbatek ezagutuko zuten galdetu.com? Inork ez. Argid ago bi webgune hauek ez digutela aurrerantzean bisitari gehiago bidaliko, beraz bisitariak beste nonbaitetik lortu beharko….

Bestalde, jasotako galdera kopurua nahiko txikia izan da, soilik 4 galdera berri. Erantzun kopurua dexente handiago izan da, baina hala ere jasotako bisitari kopurua kontuan hartuz, galdera eta erantzun kopurua oso baxua izan da. Argi dago, erabiltzaileen parte-hartzea bultzateko neurriak hartu beharko ditugula.

Istorio honen gai nagusira bueltatuz, pozik gaudela azpimarratu nahi nuke. Arazoak nahikotxo izan ditugu lehen egun hontan, baina eguneran bukaeran balantzea egin eskero gauzak nahiko ondo joan direla argi dago. Arazo nagusia galdetu.com ostatua dagoen zerbitzariak izan dituen konektibitate arazoak, izan ere arratsaldeko 19:00 eta 20:00 bitartean noizbehinka galdetu.com-era sartzea ezinezkoa izan da. Kasualitate txarra! Bestalde, programekta arazo txiki bat ere izan dugu, non galderek ez zuten erabiltzaile zuzena erakusten, dena den arazo hau erraz eta arineketan konpondu ahal izan dugu.

Hauxe galdetu.com-en bloga da

November 20, 2006 | Egilea: aitor

Ba, horixe, hau martxan jarri berri dugun galdetu.com-en bloga dela. Blog honen helburua proiektuaren gora-beherak nonbait idatzita eta guztion eskura uztea da. Horrela agian, guk ezik, beste norbaitek zerbait ikasi egingo du galdetu.com proiektuarekin.


Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios